2.012 urte berezi xamarra izan dela aitortu behar dut. Batez ere Gaueko sortzearen eta kooperatiban lanean aritzearen ondorioz, urtea laster ia konturatu gabe igaro zait. Atzera begiratu, eta egindako gauza pila datozkit burura:
Herrialde katalanetara bidaia, argazki saioa Joseba Barrenetxearekin, Cloarca OpenLab, Eraldalab, Gauekoren jaiotza eta inaugurazioa, Elkar-Lan kooperatibatik jasotako laguntza, guifi.net sareari buruzko hitzladiak hainbat tokitan, Guifi.net sarearen inplantazioa Ortuellan, Ipintza sagardotegira bisita, Greba orokorrak, Grupo Coop. de Las Indias ezagutzea, Ibar Ezkerra Lanbide Ikastolako ikasleen bisita gure bulegora, PCLagun proiektuan lanean hastea, Bermeoko Udaleko partehartze prozesua, Bit Itsasoa irratsaioaren jaiotza Irola Irratian, Klarudakunek asanbladaren jaiotza, Internet eguna, bisita Saregunera, Hacks&Hackers Euskadi, ud4kamp, piraguismoa Urdaibaien, guifi.net sarearen aurkezpena Lan irekia jardunaldian, Summer Of Labs Euskadi, Bermeoko galarrenaren mendeurrena, Herri mugimenduak eta komunikazioa jardunalditxoak Gernikako gaztetxean Joxemi Zumalabe fundazioaren eskutik, Hackmeeting, Ship to Gaza ekimena eta Estelle ontziari egindako harrera eta birhorniketa, ESLEko lan dinamikak eta internazionalizazio planak, LSWC 12, Hackelarre Mediahacklab-aren berpizkundea, Fundación Casa del Bosque ezagutzea, Durangoko azoka, Guifi.net inplantazioa Barronen, Arduino tailerra Bermeoko Mañu auzoan, Guifi.net inplantazioa Andoainen…
Ziur nago beste asko uzten ditudala zerrendatu gabe. Halere, orain, urte berrirantz begitatzeko garaia heldu da. Lehendabiziko jardunaldia? FOSDEM.
Azkenik, 2012, Kooperatiben Nazioarteko Urtea agurtzeko, Orxata Sound System taldeak konposatutako Coopera abestiarekin jarri nahi nuke:





