poetry

Urte barri on! 2020

Zirraraz jantzita doa iragan dugun urtea, nik ezin esan nezake aspergarria izan dela. Gora behera guztiak zorionez oroitzea, nahigabeak itxaropen bilakatzen jakitea. Badakit nondik natorren, ez dakit norabidea, baina garrantzitsuena bide osoa gozatzea. Laster gaude elkarrekin lagun eta senideak, zuoi opa dizuet poza ta software askea.