Zirraraz jantzita doa
iragan dugun urtea,
nik ezin esan nezake
aspergarria izan dela.
Gora behera guztiak
zorionez oroitzea,
nahigabeak itxaropen
bilakatzen jakitea.
Badakit nondik natorren,
ez dakit norabidea,
baina garrantzitsuena
bide osoa gozatzea.
Laster gaude elkarrekin
lagun eta senideak,
zuoi opa dizuet
poza ta software askea.